jueves, 27 de noviembre de 2008

Zer gertatzen ari da Kolonbian?

Europan etengabe entzuten ditugu Latinoamerikatik datozen albisteak. Iritziak -gaur egungo kazetaritzan hain ugariak direnak- palo guztietakoak ditugu: Cubaren kasuan, "Castroren diktadura" amorratzen dutenen aurrean sozialismo kubatarraren lorpen sozialak miresten dituztenak aurkitu ditzakegu; Venezuelako Chávez lehendakariaren autoritarismoa eta korrupzioa salatzen dutenak badaude ere, "XXI. mendeko sozialismoa" tresna guztiz demokratikoak erabiliaz eraikitzen ari direla onartzen da orokorrean. Aldaketa hain bortitzak jasaten ari den kontinenteko beste hainbat herriei buruz gauza bera... iritziak gorabehera, eztabaidarako tokia badago.

Zer gertatzen da, ordea, Kolonbiarekin? Nola daiteke Latinoamerikako gobernurik ustelena eta militaristena -Álvaro Uribe buru dela-, Europaren onarpen handiena izatea? Gertatzen dena Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen (FARC) aitzakiarekin -batez ere Ingrid Betancourten askapenatik aurrera-, disidentzia politiko guztiaren aurkako kriminalizazio bortitza eta jazarpen basatia ahalbidetu dela narkotrafikoarengatik hain famatua den herrian.

Kolonbiako Indigenen ACIN elkartearen eskutik, eta Euskal Herrira Askapena euskal erakunde internazionalistari esker ailegatu zaigun bideo hau zuekin konpartitu nahi nuke, betiko komunikabideetatik entzuten dugun errealitatearen eta Uribe presidentearen faltsukeria agerian uzten duena:

No hay comentarios: