miércoles, 29 de octubre de 2008

Gazte Sarea (Wikipedia-ko Sarrera)

WIKIPEDIA-KO SARRERA


GazteSarea Euskal Herriko gazte mugimenduaren proiektu komunikatiboa da. 2003ko martxoaren 1ean sortu zen, euskarazko Internet atari gisa. Bertan, euskal gazteriaren interesen eta arazoen inguruko eremu guztiak jorratzen dira: gatazka politikoa, sexualitatea, musika, kultura, hezkuntza, informazioa...

Teknologia berrietaz baliatuz, eta hainbat formatu tekniko eta periodistikoen bidez, azken urteotan, Euskal Herriko gazteriari zuzendutako komunikabideentzako erreferentzia bihurtu da, euren kontrako jazarpen juridiko-politikoa bizi izan badu ere.

martes, 21 de octubre de 2008

7 WEBGUNE INTERESGARRIAK

Gure lehenengo lana, ikus-entzunezkoekin eta hauetan oinarritutako komunikabideekin zerikusia duten 7 webgune gomendagarriak aurkitzea da. Beraz, hona hemen nik egindako aukera:

YOUTUBE. Gaur egun ezinezkoa dugu YouTube-rik gabeko Internet imajinatzea. Anbizio gehiegirik gabe hasitako proiektu hau, lagunen artean bideo barregarrien elkar-trukaketarako gehienbat, munduko talde mediatiko guztiek edo ia guztiek YouTube kanal bat izatera ailegatu gara.

MOGULUS. YouTube-ren harira hasitako iraultzan kokatzen dugu Mogulus. Honetan, kanal bat sortu eta bai zuzenean, bai diferituan erakutsi ditzakezu zure bideoak. Publizitateaz mantentzen den plataforma da, beraz, posible da zuk igotako bideoetan nohizbehinka segundu batzuetako iragarkiak agertzea.

CINETUBE. Deskargatu gabe, hau da, online ikusteko pelikulak, serieak, dokumentalak, bideoklipak, kirolak, etab. bilatzen dituen plataforma da CineTube. Egia esanda, ikusten dituzun gauzak ez dira CineTube-ren sistemaren baitan alojaturikoak, baizik eta beste sistemetan (MegaVideo, YouTube,...) alojaturiko bideoak.

EITB24 (edo E¡TB Noticias - Beta). Dudarik gabe Euskal Irrati Telebista taldeak multimedia komunikabideen mundua irauli du, behintzat espainiar estatu mailan. Testuen, argazkien, audioen eta bideoen konbinazioak egunkari, irrati eta telebista funtzioak betetzen ditu; gaur egungo Internetek suposatzen duen iritzi-iraultza ere ez zaie pasatu: blog informatiboak sortzeko aukera ematen dute.

GazteSarea. Gazteok gara komunikabide modernoen iraultza teknologikoa hurbilenetik bizi izan dugunok. Euskal gazte mugimenduak sorturiko 'GazteSarea' proiektu komunikatiboak denetarik eskaintzen du: berriak, argazkiak, bideoak, erreportaiak, blogak, foruak, etab.

GOOGLE VIDEO. Nola ez, Google, Internet-eko erraldoia, ezin zen YouTuberen iraultzatik kanpo geratu eta laister sortu zuen bere plataforma propioa, nahiko antzekoa baina bideoen tamaina askoz handiagoa onartzen duena. Gainera, beste plataformetako bideoen bilatzaile gisa erabili daiteke ere.

EuskalTube. Interneteko bideoen iraultza Euskal Herrira ere ailegatu izan da; horregatik sortu dute Euskal Tube, euskarazko edota Euskal Herriari buruzko bideoak bultzatzeko sortu den plataforma.

Ongi Etorri!!

Ongi etorriak blog honetara. Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko 31. taldean, Gorka Palaziok (Irrati eta Telebistako Informazioaren Teoria eta Teknika ikasgaiaren irakaslea) agindutako praktikak blog batean jarri behar ditugunez, hona hemen Mikel Sáenz de Buruagaren bloga. Aukeratutako gaia: Euskal Herriko gazteria eta honen interesak.

Espero dut bloga gustoko izatea, laister agertuko baitira lehenengo sarrerak. ONDO SEGI!!!